El Mundo egunkaria dionez, Jaengo ikastetxe baten talde batek irabazi egin du 2011/12 First Lego League finala Floridan. Ematen du DBH 1. mailako ikasleak direla eta Espaina mailatik ordezkari bakarra izan da, beste munduko 63 talderekin batera.
Erreferentzia
Erroboten hedapena itzela izan da azken urte hauetan eta, ematen du, hurrengo urteetan areagotuko dela. Bideoan ikusten da Japoniako esperientzia, errobot txirrindularia. Honek ez du Lego piezak erabili, noski! baina ideiak ematen du noraino hel daiteke errobotika diziplinan.
Saiakerak
Ordularia prestatzen
Derioko FLL-2011
Ospatu egin da 2011 urteko Euskadiko FLL edizioa abenduaren 3an. Giro ona, urduritasuna, 34 talde, eta hainbat energia sartu duten guztiei eskerrak, aldez aurretik, eman behar dizkiogu. Denetarik izan dugu, Radio Euskadi barne, agian puntuazioak ez dira oso altuak izan, baina batzuen iritziz aurtengo mahairen diseinua hobegarria da.
Enkarterri dagokionez, esperientzia handia izan da, eta ohartu egin ditugun hutsuneek seguru irakatsiko digute etorkizunean. Ondoko bideoan hainbat momentu …
Bezperetan
Gutxi barru Derion izango gara beste 33 talderekin Euskadiko 2011 FLLan. Azkar pasatu dira egunak, denbora oso eskas gertatu zaigu baina horra goaz. DBHko 3. mailako ikasleak gara, hasi berriak errobotika esperientzian eta, nahiz eta orokorrean 20 izan, lehiaketarako 10 izen besterik ez ditugu eman ahal izan.
Goian gaituzue: Unai, Andere, Nuria, Alex, Ainhoa, Arman, Markel, Erlantz eta Julen
Behean, gure txokoan, aukerak miatzen aurtengo FLL erronkari aurre egiten
FLL 2011
Berandu xamar gabiltza baina ekin diogu jadanik aurtengo FLLri. Taldean partaide berri ugari ari dira prestatzen azkar bai proiektu zientifiko zein erroboten erronkak; bi horien garapenak ondoko orrietan ikus ahal dira: “Proiektu zientifikoa 2011” eta “erronkak 2011” hurrenez hurren.
Aurtengo topikoa elikadurarekiko segurtasuna, food factor ingeleraz. Gai oso interesgarri eta etorkizun handikoa. Asko ikasiko dugula eta ongi pasatuko garela espero dugu.
Aurtengo ENKARTERRI errobotika taldekideok
Toledo bisitatu
Enkarterri errobotika taldeak Toledo bisitatu zuen maiatzaren hirugarren astean. Bertan jarraitu zuen “El Greco” institutuko ikasleekin elkartrukatzea. Institutu honek Toledoko zaharrena da eta bertan 150 urteko altzari, laborategiko objektu eta hainbat elementu ikusi ahal izan dugu, noski gure ikaskiderekin saiakerak egin genituen ere
Hiria oso aberatsa da historian eta artez eta paseo luzeak egin ondoren ideia orokor bat jaso genuen non genbilen ulertzeko. Beste aldetik, Madrilera hurbildu ginen, bertan M15 mugimendua pil pilean zegoen eta giroa nolabait xurgatu genuen ARCE proiektuan parte hartzen duten Baiona, Madril eta Toledoko institutuko ikasleekin.
Robocampeones 2011
Toledoarren bisita
Apirilaren 4 eta 5ean bisitatu gaituzte Toledoko “El Greco” institutuko hamar ikasle eta bi irakasle. Apur bat helduagoak, hasieran saila ematen zuen gure erlazioak; geroago, bi egun pasa eta gero, Tuentin bagara…
Lehengo egunean, errobotekin arituz gain Portugaleteko zubia eta Getxoko hondartzan eta kaian izan ginen arratsaldean. Asteartean Zallako frontoian jo eta ke pilota jotzen eskuak ongi berotu arte. Ematen du laketzen zaiela, pilota bat eskatu baitigute gure bisitarako. Arratsaldean Bilbon kalez kale ibili ginen eta Guggenheim ere bisitatu genuen. Hilabete barru Toledon elkar ikusiko gara.